PORNOGRAFIA, SUTARA

Aldizkari pornografikoen kontra jendaurrean zerbait egitea otu zitzaien Azpeitiko Emakume Taldekoei sortu berritan. Aldizkari mordoa pilatu, eta herriko plazan, jendaurrean su eman zieten. “Herritar asko bildu zen hura ikustera; gu kritikatzeko, noski, baina izan zuen oihartzuna”, kontatu du garai hartan mugimendu feministan ibili zen Mila Landak. Hasierako urteak “gogorrak” egin zitzaizkien, “herritarrak eta erakundeak” kontra izan baitzituzten.

Leave a Reply

Your email address will not be published.