Gaur aurkeztuko dute Idiot-Syncrasy lana, lehen aldiz. Bilbon egingo dute aurkezpena, eta Beasainen egingo dute lan beraren emanaldia azaroaren 1ean. Hortik aurrera, Bartzelona (Herrialde Katalanak), Rouen (Frantzia), Leeds (Erresuma Batua), Sassari (Italia), Cambridge (Erresuma Batua) eta Londres bisitatuko dituzte, besteak beste.
Lan berria erritu garaikide bat da, egileek azaldu dutenez, “folk berri bat egungo mundurako”. Lan horrekin, Urzelaik eta Solinasek “oparotasun amaigabearen aurka joan eta gauza sinple eta minimoetan arreta jartzeko parada” eman nahi dute. Horregatik, mugimendu gutxiko dantza ikuskizuna da, “edonork egin ditzakeen mugimenduz osatua, baina, aldi berean, harrigarria, espero ez diren aldaketez betea”; egitura konplexudun obra, antzezleei exijentzia handia eskatzen diena.
Saltoak, itzuliak eta bueltak dituzte, behin eta berriz, baina errepikatze hori ez da kasualitatea: “Ustez ezagutzen ditugun gauzetan beti zerbait berria aurki dezakegula ikusteko da. Gorputzekin dugun erlazioaz eta gure gorputzak besteekin duenaz hausnartzen dugu”.
Leave a Reply