AZKEN URTEETAKO ETA ORAINGO KANTUAK

Berri Txarrak taldeak Haria diskoa aurkezteko bira amaiera iragarri du, eta Euskal Herrirako zazpi data iragarri dituzte, kanpora ere joango baitira. Bira horretan, bi geldialdi egingo ditu Lekunberrin sortutako taldeak Gipuzkoan. Lehena gaur bertan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzertua izango da. 22:00etan ekingo diote emanaldiari, eta estudioko azken emaitza aurkeztuko dute bertan. Disko berriko kantuekin batera, ia hogei urteetako musika bidean eginiko abestiekin osatuko dute zuzeneko kantu zerrenda. Gipuzkoan egingo duten hurrengo geldialdia Hernanin izango da, azaroaren 30ean, Oialume dantzalekuan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.