AGUR TXAPELDUNEN LIGARI

Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeak ez zuen erraza aurrera egitea Txapeldunen Ligan, 11 golen aldeaz nagusitu behar baitzitzaion Kroaziako Podravka Vegeta taldeari. Ez zuen halakorik lortu, baina, behinik behin, irabaziz esan zion agur txapelketari: 28-19 nagusitu ziren gipuzkoarrak. Irudian, Patricia Elorza Bera Berako jokalaria baloia jaurtitzeko puntuan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.