OROITZAPENEKO BERTSIOEN BILDUMA

Donostiara helduko da Ruper Ordorika, plazaratu berri duen diskoa aurkezteko. Igandean, 20:00etan, Viktoria Eugenia antzokia bilakatuko da Azukre koxkorrak diskoa aurkezteko plaza. Bertsioen disko bat da, eta horretan, azken hamarkadetako hamabi kantu bildu ditu. Tartean daude Hertzainak, Kortatu, Errobi, Oskorri, Txomin Artola, Itoiz, Balerdi Balerdi eta Delirium Tremensen abestiak. Diskoa aurkezteko lehen kontzertua urriaren 31n eman zuen Ordorikak, eta iragarriak ditu beste hainbat emanaldi ere: Gipuzkoara abenduaren 29ra itzuliko da, Elgetako Espaloia kafe antzokira, hain justu.

Leave a Reply

Your email address will not be published.