Gipuzkoako Foru Aldundiak berrogei harrera familia lortu nahi ditu. Horietatik 35 babesgabe dauden 61 haur edo neraberen beharrei erantzuteko lirateke, eta gainerako bostak, “larrialdi egoeran dauden adingabe babesgabeentzat”. Aldundiak martxan jarritako harrera mota berria da larrialdikoa, eta horren helburua da babesik gabe dauden 3 urtetik beherako adingabeak familia harreren bitartez laguntzea. Kasu horietan harrera sei hilabetekoa da.
Hiru bide daude aldundiarekin harremanetan jartzeko: 943-11 25 22 eta 943-45 77 40 zenbakien bidez; familiaharrera@gipuzkoa.net helbidean; eta Donostian, aldundiaren Txara 2ko eraikinean.
Leave a Reply