Datozen egunetan banatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak nekazariei zuzenduriko diru laguntzak. Guztira, 3,2 milioi euro bideratuko du landa garapeneko hainbat proiektu bultzatzera eta nekazari gazteei laguntzera.
Zenbateko horretatik 1,5 milioi euro ingurumen neurrien laguntzetarako zuzenduko da, beste 1,4 milioi euro inbertsiotarako diru laguntzetarako, eta gainerakoa nekazari gazteentzat. Azken laguntza horren bitartez, gazteak sektorera “erakartzea” da aldundiaren helburua —40 urtetik beherakoak sartzen dira deialdian—.
Leave a Reply