Askotariko jarduerak urteurrenerako

Goierri Eskolaren urtemuga gogoratzeko, askotariko ekintzak izango dira datozen egunetan. Mende erdiko ibilbidean, 8.200 ikaslek baino gehiagok lortu dute Lanbide Prestakuntzako titulua, 300 ingeniari baino gehiago lizentziatu dira Mondragon Unibertsitatearen Goierri campusean, eta 9.200 langile inguruk hartu dute haien prestakuntza teknikoa.

Zenbaki horien guztien atzetik pertsonak daudenez, hainbat ekitaldi prestatu dituzte, Goierri Eskolaren parte izan diren guztiak batzeko asmoz. “Oso zaila izango litzateke egungo Goierriren maila, oraingo egoeran ere, Goierri Eskolak ikerkuntzan, formakuntzan eta enplegatzean eginiko lanik gabe irudikatzea”. Hala mintzatu zen Igor Eguren Goierri Fundazioko presidente eta Ordiziako alkatea joan den astean, jardueren aurkezpen ekitaldian.

Leave a Reply

Your email address will not be published.