Errepublikaren aldeko Gipuzkoako hainbat elkarte kalera aterako dira gaur, Espainiako Konstituzio Egunean, konstituzio errepublikano bat aldarrikatzeko. Bulebarretik aterako dira, 12:30ean, Hirugarrenerantz: konstituzio errepublikar baten alde lelopean.
Deitzaileen artean daude, besteak beste, Donostiako Errepublikarrak, Oarsoaldeko Pikoketa, Tolosako Foro Errepublikanoa eta Belabieta elkartea. “Eredu monarkikoa hausteko”, Errepublika aldarrikatuko dute, eta “eredu demokratikoagoa, askatasun gehiagokoa eta berdintasunezkoa” defendatu. Haien ustetan, herritarrak izan beharko lirateke “gobernuaren edozein ekintzaren subjektua”.
Leave a Reply