Ekosisteman duten eragina aztertzeko, hiru fenomeno ikergai

Itsas zurrunbiloek bertako ekosisteman duten eragina aztertzeko, hiru fenomeno aztertuko dituzte ikertzaileek. Batetik, ur zutabearen egituran duten eragina. Izan ere, zurrunbiloak iraultzen direnean sakonean dagoen ura azalerantz ekartzen dute. Ur horrek elikagai gehiago izaten ditu, eta elikagai horiek fotosintesia eragiten dute argiarekin kontaktua izaten dutenean. Bestetik, dauden eremuko ozeano zirkulazioa nola alda dezaketen ikertuko dute. Izan ere, zurrunbiloen kanpoaldeak fronteen baliokideak baitira. Azkenik, zurrunbiloek hainbat espezieren larbak nola garraiatzen dituzten aztertuko dute.

Leave a Reply

Your email address will not be published.