Erabiltzaile gehiagok izango dute Mugi Soziala txartela lortzeko aukera

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak zabaldu egin du Mugi Soziala txartelaren erabiltzaile izan daitezkeenen zerrenda. Aurrerantzean, beste bi taldek eskuratu ahal izango dute. Batetik, harrera etxeetan egon diren gazteak daude; bestetik, 65 urtez azpikoak, betiere errentaren araberako hainbat baldintza betez gero.

Harrera etxeetan bizi direnek, 18 urte betetzean, gune horiek utzi eta deslotura laguntzak jasotzen dituzte. Aurrerantzean, laguntza horiek jasotzen dituzten gazteek eskuratu ahal izango dute txartel soziala. 65 urtez azpikoen artean, erretiro aurreratua hartuta egoteaz gain, gehienezko errenta irizpidea bete beharko dute.

Leave a Reply

Your email address will not be published.