EURITEEN ONDORIOZ, ARAZO UGARI

Urtarrilaren 15arekin eurite gogorrak eta uholdeak iritsi ziren. Gainezka egin zuten lurraldeko ibai askok, eta txikizioa eragin zuen euriteak zenbait gunetan. Gehien kaltetuen artean egon ziren Urumea inguruko herriak, Donostian Txomin-Enea eta Martutene auzoak, esaterako. Oria ibaiak zeharkatzen dituen herrietan ere hainbat gorabehera izan zituzten. Euri jasaren ondorioz, errepideetako batzuk itxita egon ziren. Irudian, Astigarragako Ergobia auzoa.

Leave a Reply

Your email address will not be published.