EROMENAREN ZURRUNBILOAN BUELTAKA

“Komedia ero bat” ikusteko aukera izango dute gaur Zumaiako Aita Mari aretora biltzen direnek. Terapiak antzezlana egingo dute 22:00etan Vaiven eta La Pavana konpainiek. Antzezlanean, pertsonaiak oreka emozionalaren eta identitate sexualaren bila dabiltza. Baina terapeuta ero eta lotsagabeen eskuetan eroriko dira, eta konturatuko dira sendagileek berek behar dutela terapia. Christopher Durang-ena da testua, eta Ainara Ortegak ondu du euskarazko bertsioa. Obrako protagonisten artean daude Mikel Losada, Dorleta Urretabizkaia, Kepa Errasti, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Asier Oruesagasti.

Leave a Reply

Your email address will not be published.