EUSKAL KANTAGINTZA GOGOAN, UMOREZ

Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreak Koka Kola eta Barea antzezlanean dabiltza buru-belarri. Asteburu honetan, esate baterako, hiru emanaldi egingo dituzte. Hala, gaur eta bihar Donostian ariko dira, Antzoki Zaharrean, 20:00etan. Igandean, berriz, Azpeitian emango dute ikuskizuna, Sanagustin kulturgunean, 18:00etan. Asier Sotaren zuzendaritzapean, umorea eta musika uztartuko dituzte Ray eta Nik pertsonaia xelebreek; besteak beste, euskal kantagintzaz ariko dira, eta Ez Dok Amairu taldea ekarriko dute gogora. Irudian, urrian antzezlana aurkezteko eginiko ekitaldia, Donostian, Viktoria Eugenia antzokian.

Leave a Reply

Your email address will not be published.