Borobil antzerki taldeak Ali Baba eta 40 lapurrak obra emango du gaur, 18:00etan, Errenteria Hiria kulturgunean. Umeentzako ipuin klasikoan dago oinarrituta antzezlana. Anartz Zuazua aktore eta zuzendariak egin du moldaketa, eta, harekin batera, taularen gainera igoko dira Asier Sota eta Arkaitz Garziandia aktoreak ere. Zuazuak ikuspegi moderno batez landu du Ali Baba Persiako egur biltzaile behartsuari buruzko istorio ezaguna. Antzezlanak ordubete inguru irauten du, eta bost urtetik gorako haurrentzat da. Sarrerak ordubete lehenago jarriko dituzte salgai, Errenteria Hiria kulturgunean bertan, hiru euroan.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Leave a Reply