Jon Plazaolaren bakarrizketaz eta Petti musikariaren bakarkako emanaldiaz gozatzeko aukera izango da gaur, 22:30ean, Villabonako Aljibea gunean. Aljibean formatu txikiko emanaldiak antolatzen hasi da Villabonako Udaleko kultura saila. Gaurkoa da antolatutako lehena. Helburua da gune horri bizia ematea eta kontzertu txiki nahiz merkeei bidea zabaltzea. Horretarako, kultura saila saio bakoitzean elkarlanean ariko da herriko elkarte edo mugimenduren batekin. Gaurko emanaldia, adibidez, Gure Esku Dago plataformarekin batera antolatu du. Saio bakoitzean barra jarriko da, eta irabaziak unean uneko elkartearentzat izango dira.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Leave a Reply