NORTASUNAREN ALDEKO ILDOA, PREST

Euskal Herritarrak gara egitasmoaren prestakuntzarako bilkura eta ekitaldia egin zituen Udalbiltzak, iragan larunbatean, Ordizian. Euskal Herriaren ikurren aldeko herri dinamika sustatzea, nortasun agiri propioa bultzatzea eta Interneteko domeinu propioak erabiltzea izango dira 2014rako lan ildoak. Irudian, Udalbiltzako ordezkariak, ekitaldian.

Leave a Reply

Your email address will not be published.