Gipuzkoan, mendi ibilbide gehienak udalen ardurapean daude; gainerakoak, berriz, aldundiaren ardurapean. Udalek kudeatzen dituztenak PRak (ibilbide txikiak) eta SLak (lekuko zidorrak) izaten dira. Lehenak 10 eta 50 kilometro artekoak dira; bigarrenak, 10 kilometro artekoak. GR edo ibilbide handiak, aldundiak kudeatzen ditu; 50 kilometrotik gorakoak izaten dira, etapetan egitekoak. Udalen ardurapean, denera, homologatutako 66 PR eta 20 SL daude Gipuzkoan. Aldundiaren ardurapean, 36 PR eta 21 GR. Homologatua izateak hainbat irizpide betetzea eskatzen du; lehendik dauden bideekin osatutako ibilbideak izaten dira, bide publikoekin ahal dela, eta gezi eta pintura markekin ondo seinaleztatuak egoten dira. Lurzoru mugak ere izaten dituzte: asfaltatutako lurra ez dute izan behar %25 baino gehiago, adibidez.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Leave a Reply