BIZIKLETA SUSTATZEAGATIK SARITUA

ConBici koordinakundeak 2013ko XI. ConBici saria Gipuzkoako Foru Aldundiari ematea erabaki du. Aldundiak bizikletaren erabilera sustatzeko eta, oro har, mugikortasun iraunkorra bultzatzeko egindako lana goraipatu du Haritz Ferrando ConBiciko idazkariak, eta saria lan horri eskertzeko dela adierazi du. Joan den ostiralean izan zen sari banaketa ekitaldia; irudian, Ferrando, eta Larraitz Ugarte, aldundiko mugikortasun eta azpiegituren diputatua.

Leave a Reply

Your email address will not be published.