Kirolarien prestakuntzan gehiago lagundu ahal izateko, babesa eskatu du Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak: “Laguntza gehiago eskatzen diegu erakunde publiko eta pribatuei. Hala, kirolari kopuru handiagoari lagundu ahalko genieke, askok beren prestakuntza ordaintzeko aukerarik ez dutelako”. Egeak eta Puertasek, esaterako, prestakuntzaren gehiengoa euren poltsikotik pagatu behar izan dutela gaineratu du Iban Perezek, federazioko presidenteak.
Horrez gain, bi kirolariek Sotxin egindako lana goraipatu du, argi utzi dutelako “urritasun fisikoa izan arren beste edonork bezala lehiatu daitezkeela”. Prestakuntza fisikoa eta teknikoa gainerako kirolariek duten berbera dela dio, baina, askotan, oztopo gehiago gainditu behar izaten dituztela, urritasun bat izateagatik.
Leave a Reply