Etorkinen inguruan sor daitezkeen estereotipo eta aurreiritziak gainditzeko asmoz, zurrumurruen aurkako tailerrak antolatu dituzte aurten ere Tolosaldean, iaz Villabonan egindako saioek izandako harrera onaren ondoren. Oraingoan, Tolosan egingo dituzte.
Lehena atzo izan zen, Xabier Aierdi Begiruneko zuzendariaren eskutik. Hurrengo tailerra, berriz, apirilaren 2an eta 3an egingo dute, kultur etxean. Zurrumurruen aurkako erantzunak izenburupean, Raquel Morenok saio teoriko-praktiko bat emango du, 18:30etik aurrera. Xarxa Antirumors proiektuko bultzatzaileetako bat da Moreno, baita Bartzelonako diputazioaren laguntzailea ere. Parte hartu nahi duen orok 943-65 45 01 telefono zenbakian edo inmigrazioa@tolosaldea.net helbidean eman dezake izena.
Leave a Reply