UDABERRIARI ONGI ETORRIA, MUSIKAREKIN

Aurten ere, Udaberri Fest jaialdia hartuko du Zarautzek. Munoako karpatik askotariko musika taldeak igaroko dira bihar, 18:00etatik aurrera. Han izango dira Gatibu, Gose, Skasti, Lauroba, Bluestock, Perlak, Patera Style Sound System eta DJ Gulu-Gulu. Aurten festa gune bakarrean egitea erabaki dute, “herri osoan kontzertu txiki asko eskaini ordez”. Gainera, “antolakuntza eta beharren aldetik arazoak saihesteko” egun bakarrean izango dela azaldu dute antolatzaileek. Sarrerak hamar euroan eros daitezke aurrez; egunean bertan, berriz, hamabi euroren truke. Irudian, Ines Osinaga Gose taldeko abeslaria, artxiboko irudi batean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.