Beste urte batez, Gabiriako Osinalde elkartea goraino beteta zela jokatu zuten lehengo larunbatean Osinalde bertso sariketako finala. Txapela ez zen Gabiriatik oso urrutira joan, Aitor Irastortza bertsolari zaldibiarrak irabazi baitzuen. Irastortzak 19 urte ditu, eta herriko bertso eskolan aritzen da bertsotan. Azkenaldian, Santutxuko (Bilbo) bertso eskolan ere bai, han ari baita ikasten. Xabi Igoa (Aramaio, Araba) gelditu zen bigarren postuan.
Publikoaren saria, berriz, Aitor Salegi zestoarrak irabazi zuen. Aipagarria harria hitza emanda Salegik botatako bertsoa. Bertsorik onenaren saria, hala ere, Josu Oiartzabal Xenpelarrek lortu zuen, bakarkako lanean botatako bertso batengatik. Finalean kantatu zuten Mikel Iturriozek (Urretxu) eta Malen Amenabarrek ere (Larrabetzu, Bizkaia). 150 bat lagun elkartu ziren saioa ikustera.
Leave a Reply