SANTIKUTZEN BUKAERA, MIRANDAOLAN

Santikutz jaietan urteroko ohiturari eutsiko diote aurten ere Legazpin. Igandea festen amaierako eguna izango da, Mirandaola Eguna, eta askotariko jarduerak egingo dituzte herrian, goizetik hasita: txistulari eta dantzariek goiza girotuko dute Mirandaolako elizara bidean; meza nagusiaren ondoren, ongietorria egingo diete olagizonei, eta, jarraian, ohorezko ezpata dantza ikusi ahal izango da. Ola martxan jarri ondorenerako beste hainbat ekintza prestatu dituzte: herri bazkaria, bertsolarien saioak eta erromeria ez dira faltako arratsaldean. Argazkian, ezpata-dantza saioa, artxiboko irudi batean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.