Igandean birako azken kontzertua eskainiko du Eñaut Elorrieta musikariak Donostian, Viktoria Eugenia antzokian, 19:00etan. Deserriko kantak bere lehen diskoa aurkezten aritu da Euskal Herriko hiri eta herrietan; lanaren izenburuak dioen bezala, erbestearen bueltako gogoetak bildu ditu. Hamar kantu dituen diskoa Joseba Sarrionandia, Mario Benedetti, Joan Oliver, Harkaitz Cano eta beste zenbait idazle eta poeten hitzekin osatu du. Hala, “hitzetan oinarritutako disko bat da”, Elorrietaren hitzetan, orain arte egin duen “literarioena”. Argazkian, kantariaren kontzertu bat, artxiboko irudi batean.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Leave a Reply