ERBESTEA ARDATZ, AZKEN EMANALDIA

Igandean birako azken kontzertua eskainiko du Eñaut Elorrieta musikariak Donostian, Viktoria Eugenia antzokian, 19:00etan. Deserriko kantak bere lehen diskoa aurkezten aritu da Euskal Herriko hiri eta herrietan; lanaren izenburuak dioen bezala, erbestearen bueltako gogoetak bildu ditu. Hamar kantu ditu diskoak, eta Joseba Sarrionandia, Mario Benedetti, Joan Oliver, Harkaitz Cano eta beste zenbait idazle eta poetaren hitzekin osatu du. Hala, “hitzetan oinarritutako disko bat da”, Elorrietaren hitzetan, orain arte egin duen “literarioena”. Argazkian, kantariaren kontzertu bat, artxiboko irudi batean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.