Innobasque berrikuntza agentziak sustatutako egitasmo bat da Crowdsasuna. Osasunarekin zerikusia duten egitasmoak laguntzea da helburua, eta Goteo Euskadi plataformaren bidez garatzen da. Egitasmo honen bigarren aldia izan da aurtengoa. Guztira, bost proiektu aukeratu dituzte lehen faserako, eta bakoitzak aurkeztutako proiektuaren arabera ezarritako gutxieneko bat lortu beharko du bigarren fasera pasatu ahal izateko. Berezitasuna, hauxe: emandako laguntza euro bakoitzeko, beste hainbeste jarriko dutela Innobasqueren eta La Caixaren artean.
Jaioberriak monitorizatzeko kit bat; errehabilitazio fisiko eta emozionala paddle board, yoga eta natura uztartuz; ongizate-oinetakoak 3Dn inprimatuta; eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren Afrikako neskatilen ablazioaren aurkako sentsibilizazio kanpaina:?horiek dira Aurrera Atera-k aurkeztutakoarekin batera aukeratuak.
Leave a Reply