I love Rock elkarteak antolatutako Rockumentalak! zikloaren barruan, bi film eskainiko dituzte asteburuan, Zarauzko Modelo zineman. Gaur, Oil City Confidential (Dr. Feelgood) dokumentala emango dute, Eneko Etxeandiak aurkeztuta. 22:00etatik aurrera izango da, eta sarrerak bost euroan daude salgai. Bihar ere izango da Rockumentalez gozatzeko aukera Modelon, Lou Reed Berlin eskainiko baitute ordu berean. Biharkoan, baina, dokumentala ikusi nahi dutenek sarrera doan izango dute. Rockumentalen zazpigarren edizioa da asteburu honetakoa, eta, krisi garaian egonda ere, I love Rock kultur elkarteak ez du atzera egin musika eta zinema uztartzeko garaian.
Gaur eta bihar, 22:00etan, Zarauzko Modelo zinema aretoan.
Leave a Reply