Umorea eta musika, Errenterian

Beti Prest dantza taldearen ekimenez, Umore eta Musika Topaketak egingo dituzte gaur eta igandean. Gaur, Los que siempre se pasan de tiempo eta Lo siento Patxi, no todo el mundo puede ser de Euskadi ikuskizunak eskainiko dituzte, 20:00etatik aurrera, Errenteria Hiria kulturgunean. Igandean, berriz, Golden Apple Quartetek bere ikuskizun berria taularatuko du, 12:00etan, agertoki berean. Gaurko antzerki lana ikusteko sarrerak 10 euroan daude salgai. Igandeko ikuskizuna ikusteko txartelak, berriz, 15 euroan. Sarrerak erosteko www.bibe.me webgunera sartu beharra dago.

Umore eta Musika Topaketak

Gaur eta igandean, Errenteria Hiria kulturgunean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.