Arriskatzea maite dutenen eztena

Atzo hasi zen Errenteriako Eztena antzerki eta dantza jaialdia. “Arriskatzen duten antzezlanek eta egileek” dute tokia jaialdi horretan. Atzo, Antton Luku Libertitzeaz liburuaz aritu zen hizketan. Gauean, berriz, De Cyne Reyna tabernan Las XL taldeak Abandónate mucho antzezlana eskaini zuen. Gaur, dantza emanaldiak izango dira arratsaldez, eta antzezlanak ilunabarrean.

‘Dantza kalean’ ikuskizuna.

Organik taldearen Carneros, Pasaiaiaren GR10 eta Lasalaren Hooked; bihar, 17:30ean, plazan.

Antzerki piezak Mikelazulon.

Happy End taldearen Arrautza, A pan y agua eta Suicidio en 15 minutos antzezlana, 20:00etan, Mikelazulo elkartean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.