LGTBen Nazioarteko Egunaren osteko topagune izango da Donostiako Banda Bat elkartearen Guardetxea. Ajea pasatzeko, gainera, festa luzatzea proposatu dute Guardetxeko arduradunek, Gabon Marikon Resaka Party izeneko les-gay-trans jaialdia antolatu baitute igande arratsalderako. 17:00etan hasiko da festa, zinema emanaldi batekin. Horren ostean, eta eguraldia lagun, giro tropikala eramango dute Guardetxeko terrazara: Buen Salvaje DJ-ak musika jarriko du, eta barran, berriz, mojitoak eta ogitartekoak zerbitzatuko dituzte.
Eguneko ekitaldi nagusia, ordea, 20:00etako antzerki emanaldia izango da. Gay Hitler! izenburuko lana taularatuko du Panico Escenico konpainiak. Arantxa Lopez de Letona da agertoki gainean azalduko den aktore bakarra. Historiako pertsonarik ilunenetako bat antzeztuko du, gainera: Adolf Hitler. Hortik abiatuta, ordea, umore beltzez beteriko bakarrizketari ekingo dio, parodia garratza baliatuta, sexu joeren aldeko errespetua eta tolerantzia aldarrikatuko baititu. “Egungo gizartean faltan baititugu oraindik”, Panico Escenico taldearen aburuz.
Igandean, 17:00etatik aurrera, Banda Bat elkartearen Guardetxean.
Leave a Reply