Ingurunearen zaintza, festa bihurtua

Debegesa Debabarreneko garapen ekonomikorako elkarteak Deba ibaia garbitzeko IV. jardunaldia antolatu du biharko. Hala, ingurumena zaintzeaz gainera, elkarrekin ederki pasatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

Debako Anes Arrindan elkartuko dira, 11:00etan, hezegunea oinez garbitzeko. Horren ostean, 15:30ean, ibaian gora eta behera ibiliko dira, horretarako txalupak, piraguak, pedalontziak eta bestelako ibilgailuak erabilita. Horiek, ordea, parte hartzaileek eraman beharko dituzte.

Deba ibaiaren IV. jardunaldia

Bihar, 11:00etan, Anes paseoan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.