Info 7 irratiko Obabako testiguak literatura saioak Obaba Fest jaialdia antolatu du Donostiako Doka kafe antzokian. Hiru kontzertuk eta disko jartzaileen saioak osatuko dute jaia. Giorgio Bassmatti abeslari donostiarrak Oso Fan proiektua aurkeztuko du jendaurrean. Zarauzko Perlak laukoteak txanda hartuko dio bere lehen diskoko kantuak aletzeko, eta, ondoren, Xabier Montoiak amaituko du kontzertuen atala. Azkenik, Las Tea Party DJ bikoteak electro, drum’n’bass eta dubstep doinuak jarriko ditu.
Uztailaren 3an, 20:00etan, Dokan.
Leave a Reply