Zaldibiako XVII. Gazte Festak

Atzo hartu zuen herria Zaldibiako gazte festen hamazazpigarren edizioak, eta ekintzaz betetako bi egun geratzen dira oraindik.

Gaurko hainbat ekintza antolatu badituzte ere, biharkoa izango da egun nagusia. Mozorro Eguna hasiko dute 12:30ean, pintxo eta paella lehiaketarekin, eta bazkaritarako aukera ere egongo da. Munduko biztanleria izango da mozorrotzeko kontuan izan beharreko gaia. 19:00etan, Tek elektrotxarangarekin zeharkatuko dituzte kaleak; 20:30ean, kalejira aldarrikatzailea egingo dute; 22:30ean, jolasak; eta, 23:30ean, Iseka eta Guri5 taldeen kontzertua hasiko da.

Mozorro Eguna

Bihar, 12:30etik goizaldera, Zaldibiako kaleetan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.