Arroa Beheko Karmen jaiak

Asteartean hasi ziren Arroabeko (Zestoa) Karmengo jaiak eta igandean amaituko dira. Biharkoa izango da gehien betetako eguna.

10:30ean hasiko da festa bikotekako paella lehiaketarekin, eta 14:30ean bazkaria egingo dute. 17:30ean, herri arteko norgehiagokaren txanda izango da, eta, ondoren, haurrentzako pottokak eta zezenak. 22:30ean hasita, musika izango da nagusi: Kauta, Iheskide eta Joxe Replayren kontzertuak.

Kauta, Iheskide eta Joxe Replay

Bihar, 22:30ean, Arroa Behean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.