Donostiako Udalaren www.gaur.donostia.org atariak atal berria du uztailaren 15etik: Auzo Sarea. Bertan, auzo elkarteen informazioa eskura izango dute erabiltzaileek atal horren bidez. Auzo elkarteek bere webguneetan albisteren bat idatzi eta argitaratu ahala, Donostiako Udalaren GAUR atarian agertuko dira, bere horretan.
Auzo elkarteen web orri sare oso aberatsa dago jada Donostian, eta horietan biltzen den informazioa bateratu eta sarea trinkotu nahi dute. Hala, tresna berriari esker, auzoetako informazioa zuzenean eta auzotarren hitzetan jasoko dute erabiltzaileek. Auzo elkarteak eta webguneak ezagutzera emateaz batera, herritarrei parte hartze zuzenagoa izateko aukera ere eskaini nahi die Auzo Sareak.
Leave a Reply