Hilaren 4an abiatu zuten aurtengo Errekan Gora musika jaialdia, Eskoriatzan. Amparo Sanchez, J&P Brass Band eta Anje Duhalderen emanaldien ostean, bihar amaituko dute Aitzorrotz kultur elkarteak antolatutako zikloa, Kashbad eta Eratu taldeen kontzertuekin.
Urteotan lozorroan egon da Kashbad, taldekideak musika abentura ezberdinetan murgilduak egon baitira. Orain, berriz batu dira Txiki, Gorka, Sorkun eta Gorkita; eta Arrakala diskoa kaleratu dute. Eratu, berriz, Ondarroa, Agurain eta Gasteizko musikariek osatutako taldea da, eta metala, rocka eta popa jorratzen ditu.
Bihar, 22:30ean, Eskoriatzako plazan.
Leave a Reply