Lauroba, parkea inauguratzeko

Hainbat hilabetetako lanen ondoren, Legazpiko Agirre-Etxeberri parkea bihar inauguratuko dute, 18:30ean. Hasiera ekitaldia egingo dute lehenik, eta Lauroba taldearen doinuak entzun ahal izango dira ondoren, 19:00etatik aurrera.

Agirre-Etxeberrin hainbat egokitze lan egin dituzte. Batetik, Santikutz kalera ematen duten hormak bota dituzte; Urola kalera ematen duen horma, berriz, txikitu egin dute. Horrez gain, hainbat arrapala jarri dituzte parkera sartzeko, eta gune bat ere prestatu dute ariketa fisikoa egiteko. Gune hori adineko pertsonentzat egina da bereziki.

Lauroba

Bihar, 19:00etan, Legazpiko Agirre Etxeberri parkean, parkearen inaugurazioaren ondoren.

Leave a Reply

Your email address will not be published.