Patxin eta Potxin, indioen munduan

Potxin eta Patxin pailazoek Ipar Amerikako indioen kulturan murgilduko dituzte bihar eguerdian Txomin Eneako kirolgunera (Donostia) joaten diren haurrak. 12:00etan, Ipar amerikar indioak ikuskizuna emango dute.

Ipar Amerikako indioen ohiturak ezagutaraziko dituzte. Jolasen bidez emango dute haien hizkuntza, janari, dantza, irrintzi eta keinuen berri. Indioen taldeetako buruzagiak, aztiak eta zaldiak izango dira protagonista.

‘Ipar amerikar indioak’, haurrentzako antzerkia

Bihar, 12:00etan, Donostiako Txomin Eneako kirolgunean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.