Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko finala gaur jokatuko da, 22:00etan, Zarauzko Modelo aretoan. Finalerdiak lehengo astean jokatu zituzten, eta sei gazte sailkatu dira finalerako: Ane Labaka, Aratz Igarzabal, Arnaitz Lasarte, Amaia Iturriotz, Imanol Irazustabarrena eta Jon Gurrutxaga.
Bertsolari bakoitzak hamalauna bertso puntuagarri kantatu beharko ditu finalean: hiru bertso zortziko handian, hiru bertso zortziko txikian, bi puntu erantzun, hiru bertso sei puntuko motzean eta hiru bertso bakarka, kartzelako lanean. Lizardi Saria 38. aldiz egin da aurten. Urtero bezala, Basarri bertso-paper lehiaketako sariak ere gaur banatuko dira, finalaren ondoren.
Gaur, 22:00etan, Zarauzko Modelo aretoan.
Leave a Reply