Etxeko txikienek aukera paregabea izango dute gaur ipuinez eta kantuz osatutako ikuskizun batekin gozatzeko, Bertsolharitza izeneko egitasmoa antzeztuko baita Bergaran, 18:30ean.
Kontakizuna eta kantakizuna uztartzen dituen ipuin kontaketa da. Haritz baten baitan mamitzen dira istorioak; ezkurrak eman beharrean hitzak ematen dituen haritz baten baitan. Gaztetxoek aukeratuko dituzte hitzak, eta haritzaren zaintzaileak, hitz hori abiapuntu gisa hartuta, dagokion ipuina kontatuko du. Kontaketa aberasteko, euskal kantutegian ezagun egin diren bertsoak eta ikuskizunerako propio sortutakoak gehituko dituzte.
Gaur, 18:30ean, Bergarako Errotalde parkean. Euria egingo balu, San Martin plazan.
Leave a Reply