Ez da ohikoa pop edo tango doinuak eliza batean entzutea, baina Maite Arroitajauregi Mursego-ren ibilbidean, gauza gutxi defini daitezke ohiko hitzarekin. Pop musika egiten duela esaten da, baina, egiazki, hamaika estilo eta azpigenero uztartzen ditu bere lanetan: popa bai, baina baita rocka, tekno-punka, cumbia, tangoa, doinu afrikarrak eta beste ere. Bidaiekin, ipuinekin eta filmekin alderatu izan dira Mursegoren kantuak, entzulea harrapatzeko duten gaitasunarengatik. Horren guztiaren erakusle da Hiru, musikari eibartarraren azken lana, eta horixe aurkeztuko du gaur iluntzean, Debako Santa Maria elizan.
Gaur, 21:30etik aurrera, Debako Santa Maria elizaren atarian.
Leave a Reply