Indarrez eraman dituzte Madrilera

Loiolako basilikako Aske Guneak lekukoa hartu die Donostiakoari, Ondarroakoari eta Iruñekoari. Segiko kide izatea egotzita, 28 gazteren aurkako epaiketa astelehenean hasi zuten Madrilen. Bost gaztek, ordea, epaiketara ez agertzea erabaki zuten, “desobedientzia” ekintza gisa, eta Loiolako herri harresian gelditzea. Angela Murillo epaileak astelehen goizean bertan eman zuen bostak atxilotzeko agindua. Ertzaintzak arratsaldean desegin zuen Aske Gunea, indarrez. Tentsio handiko uneak izan ziren basilikako atarian.

Leave a Reply

Your email address will not be published.