‘Musikazuzenean’ atariaren festa

Musikazuzenean.com atari digitalaren festa egingo dute bihar, Andoaingo gaztetxean. 22:00etatik aurrera, hiru musika talde igoko dira agertoki gainera: Willis Drummond, Borrokan eta Tutan Come On. Kontzertuak amaitzen direnean, Mikel Sxtysxrs musika jartzaileak girotuko du Andoaingo gaztetxea. Sarrerak 7 euro balio du.

Musikazuzenean egitasmoaren helburua da Euskal Herrian egiten diren zuzeneko emanaldien ispilu eta bozgorailu izatea.

Willis Drummond, Borrokan eta Tutan Come On

Bihar, 22:00etan, Andoaingo gaztetxean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.