Egun osoko festa dute bihar Oñatiko Herri Egunean

Oñatin egun handia dute bihar, Herri Eguna ospatuko baitute Errosarixoko jaien barruan. Urtero legez, 10:30etik aurrera, abere azokak bereganatuko du arreta unibertsitate inguruan. Eguerdian, berriz, sagardo dastatzea egingo dute plazan. 24 sagardotegik parte hartuko dute. Herri bazkaria egingo dute gero, eta haren ondorenerako ere egitarau oparoa prestatu dute: erromeria, herri kirolen jaialdia, presoen aldeko ekitaldia, euskal dantza saioa Erdizka Lauetan taldearekin… 22:00etatik aurrera, berriz, Gozategik eta Ezten Girok joko dute txosnetan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.