Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, Jon Maia bertsolariak Desde Extremadura al bertsolarismo hitzaldia emango du gaur, 18:30ean, kultur etxean. Maiaren hitzaldiaren ondoren, merienda bat egingo dute. Jatorriz Euskal Herritik kanpokoak diren eta Alegian bizi diren pertsonek beren herrialdeetako produktu tradizionalak eramango dituzte. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Gaur, 19:30ean, Alegiako Kultur Etxean.
Leave a Reply