Hondakinen %82 gaika biltzea lortu dute Zestoan

Iaz, hondakinen %26,5 biltzen zuten gaika Zestoan. Bada, udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi dutenez, egun %82,26 biltzen dute. Zestoan, ekainaren 30ean jarri zuten martxan hondakinak jasotzeko sistema berria; sistema komunitarioarekinn eta autokonpostarekin biltzen dituzte orain. Leire Etxeberria alkatea pozik agertu da lehen hilabeteetan lortutako emaitzekin. Izan ere, agintaldiaren hasieran %70eko birziklatze tasetara iristea jarri zuten helburu, eta gainditu egin dute. Lortutako tasak Zestoa “Gipuzkoan oso aurrean” jartzen duela nabarmendu du. Aizarnazabalen, berriz, %94,46ko birziklatze tasetara iritsi dira ekarpen guneen sistema berriaren bidez.

Leave a Reply

Your email address will not be published.