Abian da VII. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa

Galtzaundi Euskara Elkarteak, Ibarrako Udalaren laguntzarekin, VII. Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du. Helburua euskarazko komikigintza sustatzea duenez, sortzaileek euskara hutsean aurkeztu beharko dituzte lanak. Komikigileek erabilitako euskararen kalitatea ere aintzat hartuko du epaimahaiak. Gaia librea izango da, baina ez dute onartuko eduki sexista edo arrazistarik.

Hiru mailatan banatu dute lehiaketa: 12 urtetik beherakoa, 12 eta 18 urte bitartekoa eta 18 urtetik gorakoa. Azken kategoria horretako irabazleari mila euroko saria emango diote, eta haren lana argitaratuko dute. Aurkezteko azken eguna 2014ko azaroaren 28a da.

Leave a Reply

Your email address will not be published.