Irunberri ez itxi lelopean, Gazte Eguna ospatuko dute bihar Andoainen. 10:00etan hasita, egun osorako egitaraua prestatu dute herriko gazteek; Irunberri elkartean gosalduko dute guztiek, jolasetan parte hartu aurretik; 12:30ean, manifestazioa egingo dute, eta, ondoren, bazkaria Kale Nagusian. Arratsaldean ere ez da festa girorik faltako, karaokea eta triki poteoa egingo baitituzte. Afari-meriendaren ondoren, Ingo al Deu eta DJ baten musikak girotuko dute gaztetxea, 22:00etan.
Bihar, egun osoz.
Leave a Reply