Zabala-Enea II gaztetxeak 14 urte bete ditu, eta, ospatzeko, egitarau zabala prestatu dute biharko. Jaialdia 12:15ean hasiko da: gaztetxean, slack-line eta eskalada praktikatzeko aukera izango da, eta arenalean, berriz, street-art eta autodefentsa saioak eskainiko dituzte. Han bertan, bazkaria egingo dute 14:00etan, eta, bazkalostean, monologo umoretsuak eskainiko dituzte. 22:00etatik aurrera, Sardeska, Jo Ta Tiro eta The Bobby’s taldeek joko dute gaztetxean.
Bihar, 12:15etik aurrera, herriko hainbat txokotan.
Leave a Reply